2013/04/17











BRUSELA EZAGUTUZ!!!

Nola Joan?

Hegazkinez: bi aukera daude, bata Bilbotik ateratzea (Brusels Airlines) eta bestea, Santanderretik (Ryanair). Nahiz eta bigarren aukera deserosoagoa izan, merkeagoa da. Hegaldiak gutxi gorabehera ordu erdi irauten du eta txartelak garaiz eskatzen badituzu , joan-etorriko salneurria ehun eurokoa izan daiteke.

Autoz edo autobusez: aukera honen alde ona zure kabuz joan ahal zarela eta edozein lekutan gelditu ahal zarela. Baina alde txar bat ere badauka,oso bidaia luzea da eta (1218 km = Gutxi gorabehera 11 ordu).

Trenez: Hendaiatik ateratzen da eta zortzi ordutan Bruselasen egongo zara. Aukera hau oso erosoa da trenean lo egin dezakezulako


Non lo egin?
Bruselasen aukera asko daude lo egiteko. Gainera, hotelak ez dira hain garestiak eta lau izar dituen hotel bat lor dezakezu diru gutxiren truke (Gau bat = 40 euro, adibidez).
Honako hauek eskaintzen dizkizuegu:
- Bedford Hotel & Congress Centre (****)
- Hotel La Madeleine, Bruselas (***)
- Hotel Mozart Brussels, Bruselas (***)


Brusela, txokolatezko hiria 

Brusela, Belgikako hiriburua eta Europar Batasuneko hiriburua ere bada. 

















Brusela zeharkatuz

- Grand Place


Bruselako erdialdean dagoen enparantza handia da. Han udala eta erregearen etxea aurki daitezke eta munduko enparantzarik ikusgarriena da.









- Atomium 

103 metroko eraikin bitxia da, eta burdin kristal bat irudikatzen du, 165 mila milioi aldiz handiagoa. Eraikin hau, André Waterkeyn arkitektoak diseinatu zuen 1958an. Altzairu eta aluminiozko 9 esferaz osaturik dago. Horietako bakoitzak, 18 metroko diametroa du.



- Jauregi erreala




File:Paleis brussel2.jpg

Belgikako erregearen jauregia da, hiriburuaren erdialdean kokatuta, Bruselan. Jauregia ez da bizileku erreal bezala erabiltzen, erregea eta bere familia hiriburuaren aldirietan bizi dira eta.
Bisiten ordutegia asteartetik igandera 10:30tik 17:00etara da.








- Manneken Pis

50 cm inguruko brontzeko estatuatxoa da, Bruselako erdigunean dagoena. Iturriaren barnera txiza egiten ari den mutiko biluzi bat irudikatzen du. Bruselako hizkeran (nederlandera oinarrikoa) Menneken Pis esapideak "mutikoa txiza egiten" esan nahi du.





- Katedrala

Katedral hau eraikin gotiko bat da eta erdiko geltokitik hurbil dago.
1226an hasi zen bere eraikuntza Gobertange harria erabiliz eta 1500ean amaitu zen.



Saints-Michel-et-Gudule Luc Viatour.jpg





-Mini Europe parkea

Atomiumen ondoan dago, oso entretenigarria da eta han Europa osoa ezagutu ahal da, miniatura asko daudelako: Eiffel dorrea, Big ben...

-  Saint Hubert Galeriak
1847an eraiki ziren. Europako lehenengo galeria komertzialak ziren eta oso dotoreak dira baita garestiak ere!






- Europar Auzoa
Auzo honetan Europar Batasuneko instituzioak ikusi ahal dira eta eraikinetako ikusgarriena Berlaymont da. Auzo hau oso lasaia eta bizitegi-gunea da.