BIZKAIKO HONDARTZAK
Zorionez,
herrialde liluragarri batean bizi gara eta dudarik gabe munduko hondartza
ederrenak izateaz harro egon gaitezke. Esaten dudana sinesten ez baduzu , BEGIRA!!!!
Ur garbia,
hare xehea, lasaitasuna, kirol-jarduerak, … eta askoz gehiago dago zure esku.
Bizkaiko Foru
Aldundiak Bizkaiko kostaldeko 28 hondartzak kudeatzen ditu. Bere datuen
arabera, aurten 5,6 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo da gure hondatzak
mantentzeko.
Hauexek dira:
Bakarrik
inportanteenak aipatuko ditugu.
·
La Arena:
-Muskizen dago,
Zierbenaren ondoan.
- Ezaugarri nagusienetariko
bat bere harea da.
-Inguruko mendiak,
urrutian itsasontzi handiak, jolaserako eta aisialdirako lekuak eta nabaritzen
den giro ona dira hondartza honen edertasuna.
- Autobusez joan daiteke.
- Autobusez joan daiteke.
·
Las Arenas:
-Kirol portutik hubil
dago
-Oso egokia da
ibiltzeko.
·
Ereaga
-Itsasadarraren
bokalean dago .
-Kirol portua eta
Portu zaharra lotzen ditu hondartza honek.
-Normalean jendez
beteta dago , zeren eta oso ondo komunikatuta baitago eta zerbitzu asko
baitaude.
-Metroz edo autobusez
hel zaitezke.
·
Arrigunaga:
-
Hondartza txikia da.
- Kirol-jarduera asko praktika daiteke.
- Pertsona gaztez beteta egoten da.
- Kirol-jarduera asko praktika daiteke.
- Pertsona gaztez beteta egoten da.
· Barrika:
- Hondartza basatia da.
- Nudismoa egitea baimenduta dago.
Plentzia:
-Badia ederrean dago,
herritik oso hurbil.
-Bereizki oso
interesgarria da bere itsas-biodibertsitatea, flora eta fauna.
·
Gorliz:
-Familiei gehien
gustatzen zaie bere mikroklimari, pasealeku politari eta bainurako segurtasunari
esker.
Bizkaiko kostako bigarren gunean Armintza, Bakio,
Aritzatxu, Hondartzape, Laidatxu, Toña, San Antonio, Kanalpe, Kanala, Laida eta
Lagako hondartzak aurki ditzakegu.
Nahiz
eta bigarren guneko hondartzak oso onak izan, agian Bakioko hondartza onena
izan liteke.
INFORMAZIOA
-Bakio (Bizkaia) udalerrian kokatzen da.
-Bizkaian "EMAS" erregistroa duen hondartza bakarra da.
-Eko-hondartzak 2007 bandera lortu zuen.
-Bizkaian "EMAS" erregistroa duen hondartza bakarra da.
-Eko-hondartzak 2007 bandera lortu zuen.
-Luzera: 540 m
-Zabalera: 65 m
-Konposaketa: hondarra + legarra
-Hondarraren kolorea: urre-kolorekoa
-Hondar mota: bitartekoa
-Egoera: haizearekin, olatu moderatuak
-Konposaketa: hondarra + legarra
-Hondarraren kolorea: urre-kolorekoa
-Hondar mota: bitartekoa
-Egoera: haizearekin, olatu moderatuak
ZERBITZUAK
Herri eta auzo arteko garraio
publikoa, denboraldiko kioskoak, jatetxea, hondartzainak, arrisku-seinaleak,
udaltzaingoa, dutxak, komunak, telefonoa, garbiketa-zerbitzua eta
zakarrontziak.
DESKRIBAPENA
Bakioko
hondartza, izenak adierazten duenez, Bakion dago, Bizkaian. Kostaldeko paisaia
paregabeaz gozatzeko aukera ematen duen pasealeku ederrak inguratzen du.
Bakioko herri-gunean
dagoenez, zerbitzu zein aisialdiko gune ugari daude hondartza inguruan.
Gainera,
jarduera ezberdin asko egiteko aukera dute bertaratzen direnek, surfa,
piraguismoa eta boleibola, besteak beste.
Ingurune-kudeaketaren
ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak ditu.
Bigarren
gunean beste leku garrantzitsu bat dago, Urdaibaiko Erreserba,
alegia.
·
Urdaibaiko
Erreserba:
Euskal Herrian nazioarteko ospea lortu duen lur-zati bat
baldin badago, horrek Urdaibai du izena, batez ere 1984az geroztik UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuenetik.
Izan ere, Oka ibaiaren inguruan zabaltzen den ingurune
zoragarri honek sekulako interes naturala gordetzen du, bai paisaiaren aldetik
eta bai fauna eta floraren aldetik ere. Penintsulako eremu hezerik
garrantzitsuenetakoa den honetan, hainbat habitat eta baldintza ekologiko
ezberdin bizi dira elkarrekin, eta bertako itsas-padura eta basoak animalia
ugarirentzako bizileku edota atsedenleku paregabea suertatzen dira.
Natur-interes ukaezin horri itzelezko paisaiaz gozatzeko zortea gehitu ahal diogu.
Oka itsasadarrean
bertan, esan genezake ibilbide hau gure herrian zein ingurukoetan burutu
daitekeen ederrenen artean dagoela. Oso leku gutxitan ikusi ahal izango duzue
itsasoaren gorabeherek hemen sortzen dituzten bezalako paraje aldakorrak.
Gainera, horretaz guztiaz gain, Bizkaiko kobazulorik garrantzitsuenetakoak diren
Santimamiñekoak bisitatzeko aukera izango dugu, eta baita ondoko Oma haran
idilikoa ere, bere oihan margotuarekin. Azkenik, abiapuntu gisa Bizkaiko buru
izandako Bermeo itsas herria har dezakegu, erdibiderako euskaldunon hiriburu
sentimental eta sinbolikoa den Gernika utzi, eta amaiera emateko, herrialdeko
herririk bitxienetakoa den Elantxobe aukeratu. Ados egongo zarete hain
kilometro gutxitan edertasun gehiago biltzea ia ezinezkoa dela...
Amaitzeko
eta Guipuzkoako mugan hirugarren gunea dugu. Gune honetan Ea, Ogeia,
Isuntza, Karraspio eta Arrigorriko hondartzak ikus ditzakegu.
Isuntza eta Karraspio (Lekeitio)
Arrigorri (Ondarroa)
Izan ere, gune hau ezezagunena izan
liteke nahiko urrun dagoelako. Horregatik …… ETOR ZAITEZ GURE BIZKAIKO
HONDARTZAK EZAGUTZERA!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario