2013/02/13

El Pobaleko burdinola eta Loizaga dorrea

El Pobaleko Burdinola eta Loizaga Dorrea


 Ideia on bat asteburu bat pasatzeko diru asko gastatu gabe proposatuko dizuet.

 Alde batetik, larunbat batean goizez Pobaleko burdinola bisita dezakezue. Burdinola hau Pobal auzoan dago, Muzkizetik Sopuertarako errepidean.

Beste aldetik, igande batean goizez Galdamesera joan zaitezkete, garai bateko auto erakusketa ikustera. Erakusketa hau Loizaga dorrean dago.

Esan dudan bezala, txango hauek goizez egiten dira. Txangoak egin eta gero etxetik kanpo jatea ala ez aukeratu ahal da. Etxetik kanpo erabakitzen baduzue, La Arenako hondartzan edo Kobaronen, ogitarte bat nahiz menu bat jan dezakezue, edo bertan dauden erretokietan bazkaria egin ahal duzue. Bazkaldu ondoren, ondo egongo litzateke ingurutik paseo bat ematea.
  • Pobaleko burdinola

Barakaldotik 18 kilometrora dago El Pobaleko Burdinola, Muzkizetik Sopuertarako errepidean. 

Pobaleko burdinola, Monumentu-Multzo izendatua, Salazarrek eraiki zuen XVI. mendearen hasieran. Burdinola-errota multzoa Barbadun ibairen errekondoko bihurgune txiki batean kokaturik dago.

Momentu onena burdinola bisitatzeko larunbat goizean da, larunbatean goizeko 12etan irin-errota, burdinola eta sutegia martxan jartzen dituzte erakustaldi bat egiteko.

Liburuxka orokorra

Alde batetik, ikus dezakegu nola mugitzen diren errotarriak ur indartsuagatik. Errotarri horrek arto-aleak ehotzen ditu irina egiteko.
Beste alde batetik, burdinola ibiltzen ikus dezakegu. Izan ere, erredukzio-labea piztuta. Ikusten da, ur indartsuari esker, nola biratzen den gurpil hidrauliko bat, eta gurpil honek martxan jartzen du mazo handi bat ingude baten gainean jotzeko. Horrela, burdin-barrak gori-gori jarrita moldatzen dira, geroago sutegian tresna desberdinak egiteko.


Gero, sutegia martxan jartzen da. Han errementari batek pieza batzuk egiten ditu, mailua eta ingudea erabiliz. Esate baterako, iltze bat edota burdin-barra salomoniko bat (burdin-barra bihurritua). 


Hemen daukazue esteka informazio gehiago izateko:
Pobaleko burdinola 

  • Auto erakusketa Loizaga dorrean, Galdames

Barakaldotik 28 kilometrora dago auto erakusketa, Larrea auzoan, Concejuelo auzoko XIII. mendeko Loizaga dorre famatuan (Galdames). Oinaztu batek jota erabat erre eta hondatu egin izatearen ondorioz dorre zaharrarenak  ziren aztarna gutxi gelditzen dira. Gaur egun bere jabeak bertan museo bat ezartzeko berritu egin du. Bertan ikus daiteke Rolls Royce auto-kolekziorik handienetariko bat (43 auto egoera ezin hobean), Ferrari, Porsche, Cadillac eta Mercedes bezalako beste marka bakarrak ere aurki ditzakegun arren. Bestalde, 1936. urteko suhiltzaileen auto bat ere ikus dezakegu.
Erakusketa hau igande eta jaiegun goizetan soilik irekita dago. Ordutegia 10etatik 15etara da. 

 

 

 

Informazio gehiago:

No hay comentarios: