2013/02/25

Gaztelugatxe



  Gaztelugatxeko San Juan

Leku berezi bat ikusteko Gaztelugatxeko San Juan da, Bermeon. Harkaitz baten gainean dago Gaztelugatxeko Donibaneren baseliza, bertara heltzeko zubi bat zeharkatu eta 231 eskailera igo behar da.




Gora heltzeko ahalegin handia izan arren, esfortzu hori egitea merezi du. Izan ere, igotzeko ibilalditik nahiz tontorretik, paisaia zoragarria ikus daiteke benetan.



Esan dugun bezala, goian bazeliza bat dago. Baselizako kanpaia 3 aldiz jotzen baduzu, desio bat eska dezakezu.



Itsaso gainean dagoen gaztelu bat dirudi harkaitz honek. Bi esanahi eman diezaiokegu izenari: Gaztelu-hatx (haitz gaineko gaztelua) bata eta Gaztelu-gatx (bertara heltzea gaitz daukan gaztelua) bestea.


Legendaren arabera, San Joan Bataiatzailea Bermeoko kostaldean lehorreratu zen eta hiru pausoz baselizara heldu zen eta bere oinatzak grabatuta geratu ziren ibilialdian. Zure oina oinatz horietan jartzen baduzu, oinetako gaixotasunik ez duzu edukiko (gogorguneak, kailuak, eta abar). Ez dakit egia den ala ez, baina nire oinak jarri nituen, badaezpada.


Dirudienez, harkaitz horietan borroka batzuk gertatu ziren. Esate baterako, Alfonso XI (Gaztelako erregea) 7 zaldun bizkaitarren aurka, 1334. urtean izan zen.

Gaztelugatxek salerosketei, piratei, borrokei, eta ekaitz gogorrek eragindako hondoratzeei buruzko historia asko dauzka. Oskorriren kanta baten arabera: 

Seirehun urte inguru kosta aldean zen gertatu,
itsasgizon zahar batek behintzat hala zidan kontatu,
enbat itzelak Gaztelugatxen untzi eder bat zuen hondatzen,
euskaldunontzat barruan altxor haundiak ei zekartzan…”


Anima zaitezte bakarrik ala lagunduta hara joatera! Zuen kabuz edertasun hori egiaztatzera.

Informazio gehiago: Bermeo turismoa

No hay comentarios: